EMAKUME BETERANOEN EUROPAKO XAKE TXAPELKETA.

(2012ko abuztuaren 18tik 26ra jokatua).

 

 

 

            Emakume beteranoen Europako Xake Txapelketako antolatzaileak: Xakeko Europako Batasuna eta Kaunasko Xake Federazioa. 9 txandatan, 21 jokalari aritu ziren (iazko Irekian baino 80 gutxiago).

 

            Emakumeek 50 gutxienez eduki behar zituzten (2012ko abenduaren 31ko datan).

 

            90 minututan 40 jokaldi egin behar ziren. Patida bukatzeko 30 minutu zuten gero. Hori bai, jokaldi bakoitzean 30 segundo gehituta hasieratik.

 

AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Tatyana Fomina (Estonia) (2.189) – 7’5 puntu.

2)    Galina N. Strutinskaya (Errusia) (2.302) – 6’5 puntu.

3)    Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.356) – 6’5 puntu.

4)    Swietlana Miednikova (Errusia) (2.177) – 6 puntu.

5)    Tatiana Bogumil (Errusia) (2.088) – 5’5 puntu.

6)    Natalia Polyakova (Errusia) (2.066) – 5’5 puntu.

7)    Elena Fatalibekova (Errusia) (2.273) – 5 puntu.

8)    Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.133) – 5 puntu.

9)    Valeria Dotan (Israel) (2.075) – 5 puntu.

10) Hedda Kruusiauk (Estonia) (1.928) – 5 puntu.

11) Nino Melashvili (Georgia) (2.168) – 4’5 puntu.

12) Marija Kartanaite (Lituania) (elorik gabe) – 4’5 puntu.

13) Liudmila A. Tsifanskaya (Israel) (2.133) – 4’5 puntu.

14) Donata Januseviciute (Lituania) (1.793) – 4’5 puntu.

15) Ideya Blagonadezhnaya (Errusia) (1.896) – 4’5 puntu.

 

TATYANA FOMINAK NAGUSITASUNEZ DISTIRA EMAN ZION BERE PALMARESARI.

 

 

 

            Tatyana Fominak, 1954. urtean jaioa, 2012an 58 urte bete ditu edo beteko ditu. Nazioarteko Emakume Maisua da. 2.289 puntu lortu zituen 2000ko urtarrileko FIDE eloaren zerrendan.

 

            Zazpigarren txandan bere garaipena mamitzen hasi zen. Buruan zegoen 4’5 puntuz, Swietlana Miednikova errusiarrarekin berdinduta. Pieza zuriekin garaitu zuen. Bi txanden faltan, Galina N. Strutinskaya errusiarra zen bere arerio bakarra ia. Puntu erdira zuen.

 

Zortzigarren txandan Strutinskaya eta Miednikova errusiarren arteko dema berdinean amaitu zen. Tatyana Fominak Liudmila A. Tsifanskaya israeldarra garaitu zuen. Txapelketa ia erabakita zegoen.

 

            Galina N. Strutinskaya eta Tatiana Bogumil errusiarrak eta Nona Gaprindashvili georgiarra liderrarengandik puntu batera zeuden.

 

            Strutinskayak Bogumil gainditu zuen, bigarren postua horrela eskuratzeko. Nona Gaprindashvilik ere ez zuen hutsik egin: Hedda Kruusiauk estoniarrari irabazi eta hirugarren postua bereganatu zuen.

 

            Tatyana Fominak ezberdinketarako puntuazio ona zuen, baina ez zuen horren beharrik izan. Tamar Khmiadashvili georgiarra, 2010eko Europako txapelduna, garaitu zuen. Zortzigarren postura bidali zuen.

 

            Sei garaipen eta 3 berdinketekin laugarren zerrendaburuak titulua Estorniara eraman zuen.

 

SARIAK.

 

1)    Tatyana Fomina (Estonia) (2.189) – 700 euro eta urrezko domina.

2)    Galina N. Strutinskaya (Errusia) (2.302) – 500 euro eta zilarrezko domina.

3)    Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.356) – 300 euro eta brontzezko domina.

4)    Swietlana Miednikova (Errusia) (2.177) – 200 euro.

5)    Tatiana Bogumil (Errusia) (2.088) – 100 euro.

 

TXAPELKETA HONETAKO AZKENEKO GARAILEAK.

 

            2010. urtean, X. edizioan: Tamar Khmiadashvili (Georgia).

            2011. urtean, XI. edizioan: Lehenengo emakumea Irekian eta Emakumezkoen txapelduna Nona Gaprindashvili (Georgia) izan zen.

            2012. urtean, XII. edizioan: Tatyana Fomina (Estonia).

 

2012-08-26.

 

Iturria: “http://www.escc2012.eu/index.php?option=com_content&view=article&id=2&Itemid=8&lang=en” webgunea.